tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 52. Edizioa 2004  > Sailak eta filmak
Uno
Zuzendari Berriak

Etorkizunari begira aukera gutxi dituen gazte bat da David. Osloko hiriguneko gimnasio batean munta txikiko gaizkileen artean igarotzen ditu egunak. Hala ere, bertan etxean baino hobeto dago: bere aitak gaixotasun larri bat dauka, anaiak Down-en sindromea, eta amarekin ez da ondo moldatzen. Harik eta egun batez, Poliziak gimnasioan sarekada bat egin eta Davidek bere lagunak salduko dituen arte, bera lehenbailehen askatu dezaten, hilzorian dagoen bere aita agurtu nahi baitu. Alabaina, beranduegi bide da: aita hilda eta ama minak hautsita, Davidek bere anaiaz arduratu beharko du, bere lehengo lagunak gainetik kentzeaz gain. Hartara, bizitzan benetan garrantzitsua dena bere familia dela konturatuko da eta iraganeko nahiz etorkizuneko erantzukizunak bere gain hartzen hasiko da. Behin dena galdu duenean, Davidek hutsetik abiatuta bere bizitza berregiteko aukera izango du.
BIOGRAFIA
1975ean jaioa, Teaterhøgskolen-en aktore izateko ikasi eta honen ondotik zinean nola antzerkian lan egin zuen. 2001ean, Urteko Antzerki Talentua izendatu zuen Dagbladet egunkariak eta 2002an Oslo Nye Teater-ek kontratatu zuen. Bestalde, hainbat film laburren protagonista eta zenbait norvergiar film luzeetan antzezle ere izana da. Uno da aktore izateaz gainera, zuzendu eta idatzi duen lehen filma.
FITXA
Zuzendaria
Aksel Hennie
Gidoia
Aksel Hennie, Jørgen Storm Rosenberg, Nicolai Cleve Broch
Argazkia
Jon Andreas Andersen
Muntaketa
Vidar Flataukan
Musika
Ulver, Tom McRae
Antzezleak
Aksel Hennie, Nicolai Cleve Broch, Bjørn Floberg, Liv Bernhoft Osa, Espen Juul Kristiansen
Iraupena
100 m.
Herrialdea
Norbegia
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea