tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 52. Edizioa 2004  > Sailak eta filmak
In My Father’s Den
Zuzendari Berriak
In My Father’s Den
Foto: SSIFF
In My Father’s Den
Foto: SSIFF

Paul, gerra-argazkilari zaildu bat Zeelanda Berriko bere jaioterri urrunera itzuli da bere aitaren heriotza dela eta. Han atzean utzi zuen iraganari aurre eman beharko dio. Bere harridurarako, bertan Celia topatuko du, bere lehendabiziko neska-lagunaren hamasei urteko alaba, zeinak mundua ezagutzea amesten duen. Jende askok, bien familiak barne, adiskidetasun hori gaitzesten dute, eta Celia desagertu orduko, Paul bihurtuko da susmagarri nagusia. Egia azaleratzen den heinean, Paulek familiako tragediari eta gaztetan atzean utzi zuen traizioari aurka egin beharko dio, baita harrez gero bere heldu-bizitzan inguruan izan dituen isiltasunari eta sekretuari ere.
BIOGRAFIA
Zeelanda Berrian jaiotako zuzendari honek Melbourneko Swinburne Film & Television School-en ikasi zuen. Oraindik ikasle zelarik, Home Away From Here film laburra burutu zuen, Australian Broadcasting Corporation-erako Come As You Are dokumentala eta It Never Rains minisaila zuzendu zituen. 1996an, Zeelanda Berrira itzuli zen, non Possum film laburra idatzi eta zuzendu zuen, nazioarteko zine-jaialdi ugarietarako hautatu eta hainbat sari jasotakoa. In My Father?s Den da bere lehen film luzea.
FITXA
Zuzendaria
Brad McGann
Gidoia
Brad McGann
Argazkia
Stuart Dryburgh
Muntaketa
Chris Plummer
Musika
Simon Boswell
Antzezleak
Matthew Macfadyen, Emily Barclay, Miranda Otto, Vicky Haughton, Colin Moy
Iraupena
126 m.
Herrialdea
Zeelanda Berria
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea