Filosofia eta Letra ikasketetan lizentziatua, gaur egun Literaturaren Didaktika irakasten du, Donostiako Irakaslegoaren Unibertsitate-Eskolan (EHU). Euskal Herriko aldizkari eta egunkari ugarietan kolaborazioak egin ditu, baina bere sormen lana, batik bat, haur eta gaztetxoentzako euskarazko literaturan egin du. 30 libururen egilea da eta bere lan ugari gaztelaniara, katalanera eta galizierara itzuli dituzte, bai eta, atzerrian, ingelerara, frantsesera, alemanera, grekora, arabierara..., eta horrexegatik, egungo Euskal Literaturako egileen artean nazioarteko mailan gehien ezagutzen den egilea da bera. Jaso dituen literatura sarien artean, nabarmentzekoa da Espainiako Kultur Ministerioak “Krokodiloa ohe azpian” lana zela eta 2003an emandako Haur eta Gaztetxoentzako Literatura Sari Nazionala.