71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Belodromoa
Belodromoa
Jaime Chávarri
Espainia 
120 min.
Jaime Chávarrik era askotako lanek osatutako bere filmen zerrenda luzeari Camarón de la Islaren biografia gehitu dio. Flamenko modernoko kantarien artean ahots aberatsena izateaz gain, Camarón herritar askoren liderra izan zen, hain zuzen, gizartearen sektore handi batek bere jokamolde eta portaera beregan hartu baitzituen. Oscar Jaenadak, antzezpen bikaina eginez, ibilbide laburregia izan zuen pertsonaia hori oso sinesgarria egiten du. Ez da harritzekoa soinu banda miresgarria izatea.
Nick Park, Steve Box
Britainia Handia 
85 min.
Wallace & Gromit-en lehen abentura luzean, protagonistek izurrien aurkako negozioa daukate eta, orain, misio zail bat bete behar dute: untxi maltzur baten agindupean auzunea hondatzen ari diren milaka untxi jatunei aurre egitea, alegia. Filmaren ehuneko 98a plastilinazko animaziozkoa da, neurri txiki batean efektu digitalekin osatua. 260 lagunen artean egin dute eta lau urte t´erdi behar izan dituzte filma osatzeko. 1996ko Zinemaldian Wallace & Gromit: A Close Shave laburra aurkeztu zuten Steve Boxek eta Nick Parkek zuzendua, pertsonaiok ohi bezain goxo zaindu dituzte eta Oscarretan saritutako laburrekin eta Chicken Run (Nick Park eta Peter Lord, 2000) lanekin bezain zorrotz eta ibili dira.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: