tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 53. Edizioa 2005  > Sailak eta filmak
Bang Bang Orangutang
Sail Ofiziala

Staho zinemagile gaztearen hirugarren luzea da. Aurretik Zabaltegin estreinatutako Vildspoor (Wildside) eta Dag og Nat (Day and Night) zuzendu zituen, nortasun handia erakutsiz. Azken horren eskema narratiboa errepikatuz, hain berekoia izanagatik irtenbiderik gabeko egoera batera iritsiko den pertsonaia ero bat erretratatzeko duen adimena nabarmen uzten du, berriro. Stahok eszenaratzean eta aktore zuzenketan birtuosismo bitxia erakusten du.
BIOGRAFIA
1972an Danimarkan jaioa, 20 urterekin Estatu Batuetara joan zen, gidoiak idatzi, film laburrak zuzendu eta zinegile independenteentzat lan eginez. Nu (Now, 2002) film laburra, eta Vildspor (Wildside, 1998) eta Dag och Natt (Day and Night, 2004) luzeak idatzi eta zuzendu ditu, azken biak Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi sailerako hautatuak.
FITXA
Zuzendaria
Simon Staho
Gidoia
Peter Asmussen, Simon Staho
Argazkia
Eric Kress, Kim Høgh
Muntaketa
Janus Billeskov Jansen
Antzezleak
Mikael Persbrandt, Lena Olin, Tuva Novotny
Iraupena
112 m.
Herrialdea
Danimarka - Suedia
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea