tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 53. Edizioa 2005  > Sailak eta filmak
Mary
Zinemaldien Gailurra

Jesusen bizitzari buruzko pelikula baten filmaketa amaitu ondoren, Maria Magdalena antzeztu duen aktoreak (Juliette Binoche) Jerusalem aldera joko du, bere pertsonaiaren inguruko azalpenen bila. Handik urte betera, kazetari batek Jesus historikoaren inguruko telesail bat aurkeztuko du, New Yorken. Bere azken lan honetan, Ferrarak ebanjelio gnostikoek erlijioarengan sorraraziriko arazoak aztertzen ditu. Zinemaldiak aurten atzerabegirako batekin omenduko duen Abel Ferrara zuzendariaren azken filma.
BIOGRAFIA
New York, 1951. Film underground batzuk zuzendu ondoren, horietako batzuk sekula Europan ikusi gabeak, Ferrara kultuko egile bihurtu zen 1990ean King of New York (New Yorkeko errege) filmarekin. Bad Lieutenant (1992), The Addiction (1995) eta The Funeral (Hileta, 1996) 90eko hamarkadako zinemaren ezinbesteko izenburuak dira. Bere aurreko pelikula, ?R Xmas (Eguberrietako ipuin bat), 2001ekoa da, eta egun, Go Go Tales prestatzen dihardu. Donostiako Zinemaldiak aurten berari eskaintzen dio zuzendari garaikide bati zuzenduriko atzera begirakoa.
FITXA
Zuzendaria
Abel Ferrara
Gidoia
Simone Lageoles, Abel Ferrara, Mario Isabella
Argazkia
Stefano Falivene
Muntaketa
Fabio Nunziata, Langdon F. Page
Musika
Francis Kuipers
Antzezleak
Juliette Binoche, Forest Whitaker, Matthew Modine, Heather Graham, Marion Cotillard
Iraupena
86 m.
Herrialdea
Frantzia - Italia
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea