tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 53. Edizioa 2005  > Sailak eta filmak
Dreaming Lhasa
Zuzendari Berriak

Emakume amerikar bat Indian erbesteratutako tibetar biztanleen inguruko erreportaia prestatzen ari da. Bidean mutiko bat ezagutuko du. Honi, amak, hil aurretik, kaxa bat eman zion, aspaldian desagertutako monje bati eman beharko diona. Ritu Sarin eta Tenzing Sonamen fikziozko lehen lanak bi pertsonaion arteko ezagutza biltzen duen bidaia erakusten du, Tibetar kultura ikertzen duen bitartean.
BIOGRAFIA
Indian jaio eta Kaliforniako unibertsitateetan ikasitako Sarinek eta Sonamek, oraindik ikasle zirela, lehen dokumentala elkarrekin burutu zuten, The New Puritans: The Sikhs of Yuba City (1986), harreman profesional eta pertsonal bat hasiz. 1987an Indian ezkondu eta gero, Londresen bizi eta bertan White Crane Films ekoiztetxea sortu zuten dokumental ugari burutuz, gehienak Tibeten ingurukoak. Gaur egun New Delhin bizi dira.
FITXA
Zuzendaria
Ritu Sarin, Tenzing Sonam
Gidoia
Tenzing Sonam
Argazkia
Ranjan Palit
Muntaketa
Paul Dosaj
Musika
Andy Spence
Antzezleak
Jampa Kalsang, Tenzin Chokyi Gyatso, Tenzin Jigme, Phuntsok Namgyal Dhumkhang, Tsering Topgyal Phurpatsang
Iraupena
91 m.
Herrialdea
Britainia Handia - India
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea