Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 53. Edizioa 2005  > Sariak eta Epaimahaiak > Horizontes Sariaren Epaimahaia > EDGARDO COZARINSKY
EDGARDO COZARINSKY
p>1939an Buenos Airesen jaioa. 1974an, Parisera aldatu zen, eta bertan urte askotan bizi izan zen, harik eta Argentinara itzuli eta zinemagintzari berriz ekin zion arte. Duela zortzi urtetik hona hiri bietan bizi da, batean zein bestean zinea eginez. Zinegile izateaz gain idazle ere bada, saiakerak (Henry James, Borges eta zinemari buruzkoak) eta fikziozko liburuak idatzi dituelarik: berrienak La novia de Odessa (2001) eta El rufián moldavo (2004) dira.

Zuzendari lanetan film mordoska egin du, bai zinean baita bideoan ere. Bere begikoenak dira: La guerre d’un seul homme (1981), Guerreros y cautivas (1989), Le violon de Rothschild (1996), Fantômes de Tanger (1997), Crepúsculo rojo (2003) eta Ronda nocturna (2005).

Bai bere filmografia bai bere literatur lana errealitatearen eta irudimenaren arteko eremu zehazgabean mugitzen dira. Cozarinskyrentzat, dokumentalaren eta fikzio hutsaren arteko mugak hain dira meheak, ezen etengabe hausten dituela, ikuslearengan sentsazioa ezberdinak sortaraziz. Donostian behin baino gehiagotan egon den zuzendari honen azken pelikula, Ronda nocturna, emanaldi berezian proiektatuko da Horizontes Latinos atalean.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones