tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 54. Edizioa 2006  > Sailak eta filmak
Little Miss Sunshine
Bitxiak
Little Miss Sunshine
Foto: Otro - SSIFF
Little Miss Sunshine
Foto: Otro - SSIFF
Little Miss Sunshine
Foto: Otro - SSIFF

Hoovertarrena familia gatazkatsua da: aitonak droga esnifatzen eta biraoka ematen du eguna, aitak sekulako porrota diren arrakastari buruzko eskolak ematen ditu, ama lanez gainezka dago, osaba bere mutil-lagunak utzi zuenean huts egindako suizidio-ahalegin batetik osatzen ari da, seme nerabeak Nietzsche irakurri eta uko egin dio berba egiteari, alaba gaztea, Olive betaurrekodun potolak ederra nahi luke izan. Zorioneko ustekabe baten ondorioz, Olive umeen edertasun-txapelketa lbatera gonbidatu berri dute, Kaliforniako ?Miss Sunshine txikirako?, eta Hoover familia xapoto samarrak bat egingo du neska bertara eramateko. Erdoildutako beren Volkswagen furgonetan pilatu eta Mendebalerantz abiatuko dira ezusteko eroez zipristindutako hiru eguneko bidaia tragikomikoan Oliveren debut nagusirantz, zeinak moldatu gabekoen familia hau uste ez bezala aldaraziko duen.
BIOGRAFIA
Jonathan Daytonek eta Valerie Farisek zine-zuzendari debuta Little Miss Sunshine filmarekin egin dute. Alabaina, senar-emazte pare honek zuzendari eta ekoizle-lanetan eskarmentu handia du hedabide ezberdinetan, 75etik gora zine, telebista, publizitate eta musika-bideo proiektutan parte hartu baitute. Musika arloan egindako ekoizpenei esker, bi Grammy Sari, bederatzi MTV Music Video Award eta Urteko Zuzendariaren Billboard Music sari bat eskuratu dituzte. Little Miss Sunshine filmak 2006ko Deauvilleko Sari Nagusia lortu du.
FITXA
Zuzendaria
Jonathan Dayton, Valerie Faris
Gidoia
Michael Arndt
Argazkia
Tim Suhrstedt
Muntaketa
Pamela Martin
Musika
Mychael Danna
Antzezleak
Greg Kinnear, Toni Collette, Steve Carell, Paul Dano, Abigail Breslin
Iraupena
101 m.
Herrialdea
AEB
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea