tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 54. Edizioa 2006  > Sailak eta filmak
El violín / The Violin (Biolina)
Horizontes Aukeraketa

Don Plutarco, Genaro bere semeak eta Lucio bilobak bizimodu bikoitza daramate. Batetik, nekazari-giroko musikari umilak dira, eta bestetik, gobernu zapaltzailearen aurkako nekazarien gerrilla mugimenduari irmo laguntzen diote. Armadak beraien herrixka indarrez hartzen duenean, gerrillariek ihesi joan beharko dute, munizioak bertan utzita. Kalterik egiten ez duen biolin-jolearen itxurak eginez, Don Plutarcok plan bat dauka: bere artasoroan gordetako munizioak berreskuratzea. Bere musikak kapitaina liluratuko du, baina munizioak jasotzeko daude oraindik...
BIOGRAFIA
Zinemagintzan hasi aurretik, mexikar musika tradizionala sustatzeko eta zaintzeko irratsaioak ekoiztu zituen. Conejo, bere lehen film laburrak sona handia ekarri zion nazioarteko jaialdien zirkuituan. 2004an Tierra Caliente... se mueren los que la mueven dokumentala zuzendu zuen. El violín da bere lehen film luzea. Posprodukziorako Casa de América Saria lortu zuen, eta Zinema Eraikitzen 8ko Signis Saria, Cannesko A Certain Regard sailerako hautatua izan zen, Ángel Tavirak bertan Aktore onenaren saria eskuratuz.
FITXA
Zuzendaria
Francisco Vargas
Gidoia
Francisco Vargas
Argazkia
Martín Boege Paré
Muntaketa
Francisco Vargas Quevedo, Ricardo Garfias
Musika
Cuauhtémoc Tavira, Armando Rosas
Antzezleak
Ángel Tavira, Dagoberto Gama, Fermín Martínez, Gerardo Taracena, Mario Garibaldi
Iraupena
98 m.
Herrialdea
Mexiko
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea