tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 55. Edizioa 2007  > Sailak eta filmak
Belodromoa
55. Edizioa 2007
Filmak
Filmak
Belodromoa
Belodromoa
Arctic Tale
Adam Ravetch, Sarah Robertson
 
Artikoaren lurralde basati eta izoztuan, urtero-urtero oso aspaldiko ziklo bat hasten da: jaiotze, hiltze eta berritze ziklo bat, maitasunezkoa eta bizitzazkoa, autosakrifizioz eta sekulako arriskuz betea. Ipar poloko bi titaik, hartz zuriak eta mortsak, babesik gabeko kumezarotik heldutasunerako bidaldi magikoari ekingo diote. Amek Naturak eman dien indar guztiarekin defendatu...
Artikoaren lurralde basati eta izoztuan, urtero-urtero oso aspaldiko ziklo bat hasten da: jaiotze, hiltze eta berritze ziklo bat, maitasunezkoa eta bizitzazkoa, autosakrifizioz eta sekulako arriskuz betea. Ipar poloko bi titaik, hartz zuriak eta mortsak, babesik gabeko kumezarotik heldutasunerako bidaldi magikoari ekingo diote. Amek Naturak eman dien indar guztiarekin defendatuko dituzte euren kumeak.
Cleaner
Renny Harlin
Estatu Batuak 
Etxean norbait hiltzen bazaizu, gorpua Poliziak eramaten du, hori edozeinek daki? gutxik dakite ordea dena garbitzea zure kontura doala. Beraz, horretarako barrenik ez duzunez, Tom Cutlerri deitzea beste erremediorik ez duzu. Tom "garbitzaile" bat da, odol, usain edo orban arrasto guztiak kentzen aditua, baina, batez ere, tragedia gogorarazten dizun guztia ezabatuz oinazea send...
Etxean norbait hiltzen bazaizu, gorpua Poliziak eramaten du, hori edozeinek daki? gutxik dakite ordea dena garbitzea zure kontura doala. Beraz, horretarako barrenik ez duzunez, Tom Cutlerri deitzea beste erremediorik ez duzu. Tom "garbitzaile" bat da, odol, usain edo orban arrasto guztiak kentzen aditua, baina, batez ere, tragedia gogorarazten dizun guztia ezabatuz oinazea sendatzeko gauza den pertsonatzat dauka bere burua. Geldiro, metodikoki, gogotik, ez du gertatutakoaren zantzurik uzten. Baina, Cleaner filman, Tomek erabaki bat hartu beharko du: bere iragana lurperatu dezake, edo bestela bere burua behin betiko "garbitu".
Ice Age (Izotz Aroa)
Chris Wedge, Carlos Saldanha
 
Duela hogei mila urte, Lurra historiaurreko arriskuz beteriko mundu zoragarri bat zen. Egun horietan hasi zen Izotz Aroa. Sasoi honetan sortu zen garaiko animali-talde bitxiena: Manfred izeneko mamuta, gauzak bere kasa egin ohi dituena; Sid izeneko hartz nagi alfer bat; Diego izeneko hortz luze eta zorrotzeko tigre maltzurra eta ezkurrek zoratzen duten Scrat katagorria. Moldatu...
Duela hogei mila urte, Lurra historiaurreko arriskuz beteriko mundu zoragarri bat zen. Egun horietan hasi zen Izotz Aroa. Sasoi honetan sortu zen garaiko animali-talde bitxiena: Manfred izeneko mamuta, gauzak bere kasa egin ohi dituena; Sid izeneko hartz nagi alfer bat; Diego izeneko hortz luze eta zorrotzeko tigre maltzurra eta ezkurrek zoratzen duten Scrat katagorria. Moldatu gabekoen laukote hau gizakien haurtxo bat bere gurasoengana itzularazteko abentura harrigarrian abiatzen da, munduko lehenbiziko heroiak bilakatuz. +
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea