tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 55. Edizioa 2007  > Sailak eta filmak
Piccolo, Saxo et compagnie / Piccolo & Saxo (Piccolo & Saxo)
Eraman Itzazu Gurasoak Zinera

Gauzak ez daude ondo Musika planetan. Musika-tresnen familia guztiak haserre daude eta etengabe ari dira sesioan. Guztia Sol, La eta Do giltzen desagertzearekin hasi zen, eta argi dago familietako bakoitzak besteari leporatzen diola errua. Kakofonia erabatekoa da: instrumentu bakoitzak bere artean jotzen du eta inork ez du Orkestra Handiari buruz deus jakin nahi. Alabaina, zurezko instrumentu bat, Piccolo, Saxo metalezko musika-tresnaren lagun onena bihurtzen denean, Do notak ezin izango du horrelakorik sinetsi. Bi horiek adiskide egin badira eta elkarrekin giltza galduen bila abiatzea erabaki badute, ziur musika handia aurkituko dutela kale-kantoiaren bueltan. Hartara, hirurak elkarrekin tranpaz eta arriskuz beteriko abenturan murgilduko dira. Harmonia lortzea ez da lan erraza, ez alajaina!
BIOGRAFIA
Marco Villamizar kolonbiarraren animaziozko lehen film luzea izan da honakoa, nahiz eta aurretik 3D-ko animazioan aritu den Médialab, Ex Machina et Cube edo Seenk (bere enpresa propioa) konpainietan. Piccolo & Saxo proiektuaren ekoizleak zuzendari bila zebiltzala, Villamizarrek Millimagesen ziharduen pelikula 3D-n egin ote zitekeen baloratuz eta Eric Gutierezekin batera filma zuzentzea eskaini zioten.
FITXA
Zuzendaria
Marco Villamizar, Eric Gutierez
Gidoia
Isabelle de Catalogne, Juliette Sales
Muntaketa
Thibaud Caquot, Vincent Capra
Musika
André Popp
Iraupena
85 m.
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea