tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 55. Edizioa 2007  > Sailak eta filmak
4 luni, 3 saptamini si 2 zile / 4 months, 3 weeks and 2 days (4 hilabete, 3 aste eta 2 egun)
FIPRESCI Sari Nagusia

Otiliak eta Gabitak ikasle-egoitzako gela bera daukate. Errumaniako hiri txiki bateko unibertsitatera doaz komunismoaren azken egunetan. Otiliak gela bat errentan hartu du hotel merke batean. Arratsaldean Bebe jn. delako batekin geratu da. Gabita haurdun dago, abortatzea ilegala da eta ez bata, ez besteari ez zaie sekula horrelakorik gertatu. 4 hilabete, 3 aste eta 2 egun filma Urrezko aroaren kontaketak izenburuko proiektu zabalago baten zati bat da, Errumaniako komunismoaren istorio subjektiboa hiri-kondaira balitz bezala kontatua. Proiektu honen helburua garai hartaz hitz egitea da, baina komunismoaren aipamen zuzenik egin gabe, hautabide pertsonalak erakusten dituzten istorio ezberdinak kontatuz, zoritxarreko garaiak arruntak bailiran bizi behar izan zituztenenak. 4 hilabete, 3 aste eta 2 egun sorta honen lehen emanaldia da.
BIOGRAFIA
Iasi (Errumania), 1968. Irakasle izan zen, baita prentsa, irrati nahiz telebistako kazetari ere 1994ra arte. Unibertsitate garaian, Errumanian egiten ziren atzerritar filmaketetan zuzendari-laguntzaile jardun zuen. Bere lehen film luzea, Occident, 2002ko Cannesko Errealizadoreen Astean estreinatu zen. 2003an, Mobra Films ekoiztetxeko fundatzailetako bat dugu. 4 hilabete, 3 aste eta 2 egun filmak Urrezko Palma irabazi du aurtengo Cannesko Zinemaldian, eta Donostian jasoko duen FIPRESCI Sari Nagusia.
FITXA
Zuzendaria
Cristian Mungiu
Gidoia
Cristian Mungiu
Argazkia
Oleg Mutu
Muntaketa
Dana Bunescu
Antzezleak
Anamaria Marinca, Laura Vasiliu, Vlad Ivanov, Alex Potocean, Luminita Gheorghiu
Iraupena
113 m.
Herrialdea
Errumania
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea