tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 55. Edizioa 2007  > Sailak eta filmak
Una novia errante / A Stray Girlfriend
Horizontes Aukeraketa
Una novia errante
Foto: SSIFF
Una novia errante
Foto: SSIFF

Inés eta bere mutil-laguna eztabaida gogorrean ari dira omnibus batean. Mar de las Pampasera doaz, behe-denboraldia aprobetxatuz opor labur batzuk bainuetxe batean igarotzera. Omnibusa gelditu eta Ines bere poltsa pisutsua bizkarrean daramala jaitsi da, mutil-laguna atzetik joango zaiolakoan. Ordea, omnibusa badoa. Eta neska bakarrik gelditu da errepidearen erdian. Ines noraezean ibiliko da basoetan barrena, arkuarekin tiratzen ikasi eta lagun iragankorrak bihurtuko diren arrotzak ezagutuko ditu. Eta negar egiten du. Bien bitartean, maite duen gizona berreskuratzen saiatuko da (koldar eta funtsik gabea izatea leporatuz) elkarrizketa telefoniko etengabe eta etsi-etsien bitartez. Begiak puztuta eta sabela ondoezik, Inések bertan geratzea erabakiko du, opor erromantiko horiek bakardadean gozatzeko.
BIOGRAFIA
Buenos Aires, 1975. Zine Unibertsitatean ikasi zuen, hainbat flm labur zuzenduz, besteak beste Ojalá corriera el viento. Bere lehen pelikula, El juego de la silla, 2002ko Zinemaldian estreinatu zen Made in Spanish Sariko Epaimahaiaren Sari Berezia lortuz. Antzerki-lanak idatzi eta zuzendu ditu, aktore izana da Whisky (2004) lanean eta Flehner Films ekoiztetxeko Publizitate Zuzendari gisa dihardu. Una novia errante iazko Zinema Eraikitzen 10erako aukeratu zuten eta Cannesko Un Certain Regard sailean egon zen.
FITXA
Zuzendaria
Ana Katz
Gidoia
Inés Bortagaray, Ana Katz
Argazkia
Lucio Bonelli
Muntaketa
Andrés Tambornino
Musika
Nicolás Villamil
Antzezleak
Ana Katz, Carlos Portaluppi, Daniel Hendler, Catherine Biquard, Arturo Goetz
Iraupena
90 m.
Herrialdea
Argentina
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea