tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 55. Edizioa 2007  > Sailak eta filmak
Satanás / Satan
Horizontes Aukeraketa

Satanás geure munduko gertakarien elkarrekiko lotura eta pertsona baten ekintzek beste baten bizitzan daukan domino-efektua irudiztatzen duten hiru istorio dira. Bizimodu hobeago bat lortu nahirik, gizon aberatsei maula egiten dien emakume eder bat. Bere giltzariarekin sutsuki maitemindutako apaiz bat bere amodio sekretuaren zamagatik oinazetuta dago. Gerrako beteranoa den irakasle batek, bizitzarekin minduta dagoenak, gogaituta egoteari utzi nahi dio bere ikasleetako baten eskutik. Euren grina sakonenek eragindako tentazioaren presioa jasateko gauza izango ote dira? Pertsonaia hauen ekintzek ondorio latzak izango dituzte.
BIOGRAFIA
Cali (Kolonbia), 1975. New York University (NYU) delakoan produkzio eta zine-zuzendaritza ikasketak egin zituen. New Yorken egoitza duen Centro-Films enpresarentzat produktore gisa lan egin du, eta Loft aldizkariko zine-kritikari izana da. Sei film labur zuzendu ditu, hiru musika-bideo eta dokumental bat. Satanás, bere lehen film luzea, ingelesez mintzatua ez den film onenaren Oscarrerako aurretiko hautaketan Kolonbiak bere ordezkari gisa aukeratutako pelikula da.
FITXA
Zuzendaria
Andrés Baiz
Gidoia
Andi Baiz
Argazkia
Mauricio Vidal
Muntaketa
Alberto del Toro
Musika
Angelo Milli
Antzezleak
Damián Alcázar, Marcela Mar, Blas Jaramillo, Teresa Gutiérrez
Iraupena
95 m.
Herrialdea
Kolonbia
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea