tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 55. Edizioa 2007  > Sailak eta filmak
Uno de los dos no puede estar equivocado / One of Us Cannot Be Wrong
Made in Spain
Uno de los dos no puede estar equivocado
Foto: SSIFF

Zinemari buruzko filma, edo denek istorioak kontatzeko dugun beharraz. Pelikula honetako pertsonaiek kontaketan igarotzen dute denbora, edo kontakizunak entzuten, gauzak konta ahal diren edozein modutan. Zenbait bilbe batera gertatzen dira, baina korapilo nagusia duela urte batzuk Beiruten hasitakoa litzateke, Deabruaren eta telebistako kazetari Almudenaren artekoa, alegia. Maitemindu egin ziren, baina Deabrua, izututa, ez zen bigarren hitzordura azaldu. Urte batzuk geroago Deabrua Madrilen agertu da, Almudenari bizitza berri bat eskaintzera. Baina honek bizitza oso egonkorra dauka eta zaila izango da hura asmoz aldaraztea?
BIOGRAFIA
1963an jaio eta 1988an La Cicatriz ekoiztetxea sortutako Pablo Llorcaren seigarren film luzea. Bere pelikula guztiak zine-jaialditan izan dira eta zenbait sari lortu ditu: Venecias (1989) lanarekin Rotterdamgo jaialdian parte hartu zuen, Jardines colgantes (1993) Donostiako Zabaltegin erakutsi zen, Todas hieren (1998) izenburukoak RNE-Sant Jordi saria ekarri zion Leonor Watling bere protagonistari, La espalda de Dios (2001) filmak Villa de Madrid saria irabazi zuen eta La cicatriz (2005) lanak Film onenaren eta Gidoi onenaren sariak erdietsi zituen Malagan. 2006ko Mar del Platako zinemaldiak atzera begirako saila eskaini zion Llorcari.
FITXA
Zuzendaria
Pablo Llorca
Gidoia
Pablo Llorca
Argazkia
Almudena Sánchez
Muntaketa
Gustavo Seisdedos
Musika
Víctor Simonet
Antzezleak
Luis Miguel Cintra, Mónica López, Alberto Jiménez, Pedro Casablanc, Paco Maestre
Iraupena
82 m.
Herrialdea
Espainia
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea