"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gérardek eta Mariannek udako etxe bat beste lagun bikote batekin txandakatu ohi dute. Euren arteko sentimenduen tirabirek maitasunaren benetako izaeraz gogoeta egitera bultzatuko ditu. Gérardek Mariannekin seme-alaba bat eduki nahi luke, baina neskak aurreko harreman batean jada haur bat izan zuenez, nahiago du itxarotea. Egun batez Mariannek Gérard utziko du, eta hau beste emakume batekin ibiltzen hasiko da. Gerora Marianne itzuliko da eta biak elkarrekin bizitzen jarriko dira berriz ere, droga-zaletasunak baldintzaturik. 


