tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 55. Edizioa 2007  > Sailak eta filmak
Cosmos
Zabaltegi Zuzendari Berriak
Cosmos
Cosmos
Cosmos
Cosmos
Cosmos
Cosmos

1992. Bederatzi hilabete zulo izugarri txiki batean bahituta eduki ondoren, Iñaki Larrea enpresaria aske utzi dute. Etxera itzuli eta denbora gutxira, Larreak hunkituta utziko duen albistea dakusa telebistan: kosmonauta bat ?ahaztuta? geratu da MIR espazio-estazioan bere herrialdea (Sobietar Batasuna) desagertu delako. Enpresariak kosmonauta hori lehenbailehen Lurrera itzul dadin ahal duen guztia egin behar duela deritzo. Bestalde, Eurianek -Larrearen hiri berean bizi den kamarera gazte batek- ezezagun bat segika, zelatan ari zaiola sumatzen du, bere bizitzan esku hartzeraino. Eurianek eta Iñakik ez du elkar ezagutzen. Alabaina, elkarren artean antzeko gauza asko dituzte...
BIOGRAFIA
Iruñea, 1971. Pragako FAMU Zine Eskolan gidoilaritza eta zuzendaritza ikasketak 2002an amaitu zituen. 2003az geroztik, Madril eta Bilboko ekoiztetxeentzat iragarkiak zuzentzen dihardu. Bost film labur eta Dos tonalidades diferentes de rojo (Txekoslovakia ohiko espainiar erbesteratuei buruzkoa) eta En casa de los Jesuitas dokumentalak idatzi eta zuzendu ditu. Literatur lehiaketa batzuk ere irabazi ditu, tartean, Nafarroako Gobernuaren Narrazio Laburren Lehen Saria.
FITXA
Zuzendaria
Diego Fandos
Gidoia
Diego Fandos
Argazkia
Javier Agirre
Muntaketa
Julia Juaniz
Musika
Javi Pez
Antzezleak
Oihana Maritorena, Xabier Elorriaga, Ramón Barea, Klara Badiola
Iraupena
99 m.
Herrialdea
Espainia
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea