"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Casual Day' Estatu Batuetatik ekarritako enpresa-ohitura da. Ostiralero txaketa trajea arropa informalago bategatik aldatzea proposatzen zaie langileei. Zenbait enpresek bestela egiten dute Casual Day delakoa: mendirako irteerak antolatzen dituzte, euren langileen arteko harreman pertsonalak piztea, stressa murriztea eta enpresa-jarduera hobetzea xede duten jarduera ezberdinak egiteko. Ruy bere kasa bizi izan da beti. Mutil argia da, baina orain estualdi batean dago. José Antonio, bere emaztegaiaren aitak, bere enpresan garrantzizko lanpostu bat eskaini dio. Haren oinordeko izan dadin nahi baitu. Hogeita bost urterekin eta oraindik inolako erabakirik hartu gabe, bere burua harrapatuta ikusi du. Lan horri ezetz esan nahi lioke, José Antonio berari, Inés bere neska-lagunari, eta baita Casual Day izeneko kontu horri ere. Baina ezetz esatea ez da batere erraza. Teorian gauza arrunta izan behar lukeenak, asteburu bat mendialdean igarotzeak, aurrerantzean bere bizitza erabakiko du.


