tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 55. Edizioa 2007  > Sailak eta filmak
The Bird Can’t Fly
Zabaltegi Zuzendari Berriak
The Bird Can’t Fly
Foto: SSIFF
The Bird Can’t Fly
Foto: SSIFF
The Bird Can’t Fly
Foto: SSIFF
The Bird Can’t Fly
Foto: SSIFF
The Bird Can’t Fly
Foto: SSIFF
The Bird Can’t Fly
Foto: SSIFF
The Bird Can’t Fly
Foto: SSIFF
The Bird Can’t Fly
Foto: SSIFF
The Bird Can’t Fly
Foto: SSIFF

Melody Fairlandseko bere etxera itzuli da June bere alabaren hiletarako, harekin haserretuta zegoen arren. Herria basamortuko hondar azpian desagertzeko zorian dago. River 10 urteko biloba bat ere baduela jakingo du. Melodyk River berarekin eraman nahi luke, honek ezetz dio ordea; egitasmo handizale bat dauka, berak eta amak elikatu ohi zituzten ostruken hazkuntza ogibidetzat hartzea alegia. Musikari eta herriko postari den haren aita Scopek ere Melodyk alde egitea nahi luke, sekretu bat isilean gordetzen baitu. Liskar-segida bat gertatuko da, harik eta Melodyk egia agerian utziko duen arte. Harezko ekaitz batek Melody eta River elkarrekin babestera eramango ditu eta honek Melody bere iraganeko une mingarriei aurre ematera behartuko du, honenbestez bata-bestea ulertzera iritsi eta elkar bizitza berri bat ahalbidetuz.
BIOGRAFIA
Bere lan artistikoa hiru alorretan landu du: literatura, antzerkia eta zinea. Amsterdamgo Rietveld Academy of Arts delakoan graduatu eta gero, nazioarteko Dogtroep antzerki-taldean sartu zen. 1989tik 1999ra bertako zuzendari artistiko izan zenak 50 lan baino gehiago idatzi eta zuzendu ditu, mundu osoan zehar antzeztutakoak. 1998an bere lehen zine-gidoia idazteari ekin zion, The Bird Can?t Fly, zortzi urteren buruan bere lehenbiziko film luzea bihurtuko zena. Honez gain, eleberri batzuk ere idatzi ditu, filmari izenburu ematen diona barne.
FITXA
Zuzendaria
Threes Anna
Gidoia
Threes Anna
Argazkia
Guido van Gennep
Muntaketa
Wouter Jansen
Musika
Paul Hepker, Marc Kilian
Antzezleak
Barbara Hershey, Yusuf Davids, Tony Kgoroge, John Kani
Iraupena
89 m.
Herrialdea
Hegoafrika - Holanda - Irlanda
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea