"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Herri Pantaila, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Artxiboa proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Begiratzeko espazio bat asmatu genuen. Gogoratzeko garaia.
Istorio bat... erantzuteko... edo galdetzeko. Garrantzitsuena galderak direlako.
Izan ere, galderetan, nolabait sekretupean, erantzuna adierazita dago.



