tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 55. Edizioa 2007  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > PAUL AUSTER
PAUL AUSTER
 

Paul Auster 1947an jaio zen Newark-en (New Jersey). Honako nobela hauen egile dugu: Travels in the Scriptorium (Bidaiak scriptoriumean zehar, 2007), The Brooklyn Follies (Brooklyngo erokeriak, 2006), Oracle Night (Orakuluaren gaua, 2003), The Book of Illusions (Ilusioen liburua, 2002), The Red Notebook (Koaderno gorria, 2002), Timbuktu (Tonbuktu, 1999), Mr. Vertigo (1994), Leviathan (1992), The Music of Chance (Halabeharraren musika, 1990), Moon Palace (Ilargiaren jauregia, 1989), In the Country of the Last Things (Azken gauzen herrialdea, 1987), eta hiru eleberri labur biltzen dituen “New Yorkeko trilogia”: City of Glass (Kristalezko hiria, 1985), Ghosts (Mamuak, 1986) eta The Locked Room (Gela itxia, 1987).

Halaber, bi memoria-liburu idatzi ditu, The Invention of Solitude (Bakardadearen asmatzea, 1982) eta Hand to Mouth (Nola edo hala, 1997), eta saiakera liburu bat, The Art of Hunger (Gosearen artea, 1992). Collected Prose obra 2003an argitaratu zen eta 2004an, berriz, Collected Poems poemen bilduma.

Sona handiko filmetarako gidoiak idatzi eta zuzendu ditu. Smoke (1995) filmaren gidoia idatzi eta Wayne Wangekin batera Blue in the Face (1995) zuzendu zuen. Jarraieran, Lulu on the Bridge (1998) filma idatzi eta zuzendu zuen. Aspaldi gabe The Inner Life of Martin Frost (Martin Frosten barne bizitza, 2007) amaitu du, Donostia Zinemaldian lehiaketatik kanpo ikusi ahalko dena, eta gainera, idazlea Epaimahai Ofizialeko buru izango da.

Austerrenak dira, halaber, I Thought My Father Was God (Nire aita Jainkoa zela uste nuen, 2001), National Public Radio-rentzat (NPR) eginiko National Story Project antologia, The Random House Book of Twentieth Century French Poetry (1982) frantses poesiako bilduma –berau editore izan zuena– eta hainbat frantses poeta zein idazleren itzulpen, hauen artean Jacques Dupin, André du Bouchet, Joseph Joubert, Stéphane Mallarmé, Phillippe Petit, Maurice Blanchot eta Pierre Clastresenak. Era berean, Samuel Beckett: The Grove Centenary Edition (2006) lana argitaratzeaz arduratu zen.

2006an, Auster American Academy of Arts and Letters delakoaren kide izendatu zuten eta Espainiako literatur sari entzutetsuena irabazi zuen: Letren Asturiasko Printzea saria, alegia. Beste sari batzuk aipatzekotan azpimarragarri dira: Frantziako Commandeur de l’Ordre des Arts et des Lettres, Frantzian argitaratutako eleberri onenaren Prix Médicis (1992) saria, American Academy of Arts and Letters-en Morton Dauwen Zabel saria (1990), Berlingo Zinemaldiko Zilarrezko Hartza Smoke (1995) filmagatik, gidoi onenaren Independent Spirit Award (1996) eta baita Borders Books Original Voices Award (2002) delakoa ere. Bere liburuak 35 hizkuntzatara itzuli dizkiote.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea