tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 55. Edizioa 2007  > Sariak eta Epaimahaiak > Horizontes Sariaren Epaimahaia > KARL BAUMGARTNERE
KARL BAUMGARTNERE
 

Karl Baumgartner 1949an Brunicon (Hego Tirol, Italia) jaio zen. 1967 eta 1970 bitartean zuzendari-laguntzaile aritu zen Erroman eta, noizean behin, zine-kritikari moduan. 1971n Frankfurtera aldatu zen eta Alemaniako zine independenteko areto onenetakoa den Harmonie aretoa kudeatzen zuen taldearekin bat egin zuen.

Hamar urte geroago, 1981ean, Karl Baumgartnerrek eta Reinhard Brundigek Pandora Film sortu zuten, denboraren poderioz nazioarteko zinema independenteko europar banatzaile garrantzitsuenetakoa bilakatu dena. Konpainiaren ospea ondokoen filmen banaketan oinarritu zen: Woody Allen, Pedro Almodóvar, Gianni Amelio, Theo Angelopoulus, Sergei Bodrov, Niki Caro, Jane Campion, Leos Carax, Henri-Georges Clouzot, Jaco van Dormael, Kim Ki-Duk, Atom Egoyan, Stephen Frears, Jean-Luc Godard, Yilmaz Güney, Michael Haneke, Hou Hsiao-hsien, Jim Jarmusch, Chen Kaige, Aki Kaurismäki, Bakhtiar Khudojnazarov, Krzysztof Kieslowski, Abbas Kiarostami, Takeshi Kitano, Akira Kurosawa, Emir Kusturica, Paul Leduc, Ang Lee, Mike Leigh, Mira Nair, Sally Potter, Alain Resnais, Jan Schütte, Alain Tanner, Andrej Tarkowski, Lars von Trier, Wim Wenders eta Wayne Wang, beste zuzendari gailen askoren artean.

2003an, Karl Baumgartnerrek Pallas Film sortu zuen Thanassis Karathanosekin batera, egoitza Halle/Saalen (Alemania) kokatuz.

Urte horretan bertan, Kunst? und Kulturstiftung der Sparkasse Bremenek emandako saria jaso zuen europar zinemari eginiko ekarpenagatik. Ekoizle batek sari hori jasotzen zuen lehen aldia izan zen. 2004ko Locarnoko Nazioarteko Zinemaldian beste sari entzutetsu bat jaso zuen, Raimondo Rezzonico delakoa, alegia.

Karl Baumgartner Alemaniako Zine Akademiako eta Zinemaren Europar Akademiako kide da.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea