71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Belodromoa
Belodromoa
Aristomenis Tsirbas
AEB 
85 min.
Mala Terrum izeneko planeta zoragarrian bizi den neska da; han bakea eta tolerantzia dira nagusi. Nolanahi ere, Lurreko azken biztanleek beren planetako baliabideak agortu dituzte eta etxe berri baten bila dabiltza. Bilaketa horretan konturatu dira "Terraformer" bat erabilita Terrum lurtarrentzat bizigarri bilaka dezaketela; baina hori eginez gero, Terrumeko biztanleak pozoitu egingo dira. Lurtarrak Terrum metodo gogorrenak erabilita inbaditzeko prest daudela, Malaren aita Roven bahitu egingo dute. Aita salbatzeko esperantzarekin Malak planetaren kontra jo duen Jim izeneko pilotu lurtar bat bahituko du. Mala Jim sendatzen saiatzen den bitartean lagunak egingo dira, eta gizakiak zein Terrum planeta salbatuko lituzkeen plan bat osatuko dute.
Henry Selick
AEB 
76 min.
Orain, 3D betaurrekoak jartzean, ikusleek zuzenean hiru dimentsioko Halloweentown hiriaren erdi-erdira bidaiatuko dute. Bertako erregea, Jack Skellington, asper-asper eginda dago eta eguberriez jabetzen saiatuko da gauzak pixka bat aldatzeko. Erregeak, ez die inolako kasurik egingo ezkutuan berarekin maiteminduta dagoen trapuzko Sally panpinaren aholkuei, eta hiru barrabas kontratatuko ditu -Lock, Shock eta Barrel- Santa Claus bahitzen lagun diezaioten. Jack bere hanka sartzeaz konturatuko da, eta Oogie Boogie gaiztoari egin beharko dio aurre, gauzak beren aurreko egoerara itzuli eta jaien zoriontasuna berreskuratu aurretik.
Jean-Jacques Mantello, François Mantello
Britainia Handia 
81 min.
Oso-osorik Digital 3D-n errodaturiko lehenengo film luze dokumentala da. Gida lanak egingo dituen itsasoko dortoka batekin ikusleek bidaia zirraragarri bati ekingo diote Kaliforniako itsasoko algen basoetan barrena, Australiako koral hesira edo milaka marrazoren habitat naturala den Mexikoko Roca Partidara, beste hainbat lekuren artean. Paraje horietan, inoiz ikusitako urpeko bizitzako gertaera ikusgarrienetako eta ahantzezinenetako batzuen lekuko izango dira.
John Lasseter
EEUU 
They?re toys, they speak -at least when there?s no-one around- and they?re back... to celebrate the return of the Toy Story saga, this time in Disney Digital 3D, Toy Story, the film that started it all, takes the spectators of on yet another fantastic adventure, seen from the eyes of two rival toys, Woody, the ungainly and likeable cowboy, and Buzz Lightyear, the courageous spaceman. This unlikely couple learn to put their differences to one side when circumstances separate them from their owner, Andy, and they find that the only way to survive their dangerous mission is to join forces.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: