"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Miguel herrixka bateko arrantzalea da, ezkonduta dago eta haurra izango du laster; baina ezkutuan, maitasun-harreman bat du Santiago margolari kanpotarrarekin. Miguelek dilema handi bati egin beharko dio aurre Santiago itsasoan itotzen denean eta hil ondoren itzuli eta bere gorpua bilatzeko eskatzen dionean, herriko erritualen arabera lurperatu eta bere arimak atseden har dezan. Hark eskatutakoa egiten badu Santiagorekin zuen harremana argitara aterako da, eta Miguelen ezkon-bizitza eta izen ona hondatuko dira. Ez badu egiten, ordea, Santiago betirako noraezean ibiliko da.


