Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 57. Edizioa 2009  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > John Madden
John Madden

John Madden zinema eta antzerki zuzendari britainiarra Portsmouth hirian jaio zen eta Clifton Collegen eta Cambridgen ikasi zuen. Karrera profesionala Oxford and Cambridge Shakespeare Company-ko zuzendari artistiko gisa hasi zuen, eta ondoren BBCra joan zen, irratirako eta telebistarako antzerkian lan egitera.

1975ean AEBetara joan zen bizitzera irratiko antzerkia zuzentzera Earplay-rekin ─Irrati Nazional Publikoaren antzerkiko proiektua─. Arthur Kopit-en Wings lanagatik Prix Italia saria jaso zuen, eta ondoren, lan hori bera zuzendu zuen Yale, Broadway eta Londreseko Antzerki Nazionalaren agertokietarako. Horrez gain, Jules Feiffer-en Grown Ups, Christopher Durang-en Beyond Therapy eta Arnold Wesker-en Caritas lanen estreinaldiak zuzendu zituen.

1984an filmak zuzentzen hasi zen BBC katearentzat eta telebista pribatuentzat. Sei urte geroago AEBetara itzuli zen bere zinemako lehenengo film luzea egitera: Ethan Frome (1993), Liam Neeson eta Patricia Arquette protagonista zituenak, eta jarraian Golden Gate (1993) egin zuen, Matt Dillon eta Joan Chen protagonistekin. Maddenen Prime Suspect–The Lost Child (1995) telesaila BAFTA sarietarako izendatu zuten, eta BBCrentzat egin zuen Truth or Dare (1996) lanak Telebistako Drama Onenaren Eskoziako BAFTA saria irabazi zuen. Judi Dench eta Billy Connolly aktoreak protagonista zituen Mrs Brown (1997) lanak Oscar sarietarako bi izendapen jaso zituen, eta zortzi BAFTA sarietarako, Film Onenarena barne.

Joseph Fiennes eta Gwyneth Paltrow protagonista zituen Shakespeare in Love (1998) filmak Urrezko hiru Globo irabazi zituen, baita lau BAFTA eta zazpi Oscar ere, Film Onenarena barne. Egin zuen hurrengo filmean, Captain Corelli’s Mandolin (2001), Nicolas Cage eta Penélope Cruz izan ziren aktore nagusiak.

John Maddenek David Auburnen Proof antzezlana zuzendu zuen orduan, Gwyneth Paltrow protagonista zuena; harekin Pulitzer sari bat irabazi zuen. Jarraian lan bera, Proof (2005), zuzendu zuen baina zinemarako, oraingoan, Gwyneth Paltrow, Anthony Hopkins, Jake Gyllenhaal eta Hope Davis aktoreekin. Bere azken lanean, Killshot (2008), Mickey Rourke eta Diane Lane dira protagonistak.

Gaur egun, The Debt filmaren postprodukzio lanetan dago sartuta; filmeko aktore nagusiak Helen Mirren eta Tom Wilkinson dira.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones