tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 57. Edizioa 2009  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > Daniel Giménez Cacho
Daniel Giménez Cacho
 

Daniel Giménez Cacho aktorea Madrilen jaio zen 1961. urtean, baina hilabete gutxira Mexikora joan zen bizitzera. 80ko hamarkadaren hasieran antzezpena, antzerkia eta dantza ikasi zituen Mexikon eta Europan. Ordutik, karrera bikaina eraiki du zinemako, antzerkiko eta telebistako aktore gisa. Horri esker, Mexikoko eta Latinoamerikako aktore garrantzitsuenetakoa da.

Berrogei antzezlanetan baino gehiagotan lan egin du (berriena, Zach Helm-en El buen canario, John Malkovichen zuzendaritzapean) eta guztira sei zuzendu ditu.

Horrez gain, hogeita hemeretzi filmetan lan egin du, besteak beste honako zuzendari hauen aginduetara: Pedro Almodóvar (La mala educación, 2003), Arturo Ripstein (Profundo carmesí, 1996; El coronel no tiene quien le escriba, 1998; La virgen de la lujuria, 2001), Guillermo del Toro (La invención de Cronos, 1992), Jorge Fons (El callejón de los milagros, 1994), Alfonso Cuarón (Sólo con tu pareja, 1990), Agustí Villaronga (Aro Tolbukhin, 2001), Rodrigo Plá (La zona, 2006), Roberto Sneider (Arráncame la vida, 2007), Vicente Aranda (Celos, 1999), Agustín Díaz Yañes (Nadie hablará de nosotras cuando hayamos muerto, 1995), Joaquín Oristrell (Sin vergüenza, 2000) edo Sergio Cabrera (Perder es cuestión de método, 2003).

Lau Ariel sari irabazi ditu (Zinema Zientzien eta Arteen Mexikoko Akademiaren Saria) Guillermo del Toro zuzendariaren La invención de Cronos, Arturo Ripsteinen Profundo carmesí, Agustí Villarongaren Aro Tolbukhin eta Hugo Rodríguezen Nicotina filmetan egin zuen lanagatik; bestalde, Aktore Onenaren Ondas Sari bat irabazi zuen Joaquín Oristrell zuzendariaren Sin vergüenza filmean eginiko lanagatik; eta Aktore Onenaren bi Zilarrezko Jainkosa (Mexikoko zinema kazetariak) Juan Carlos de Llacaren En el aire eta Roberto Sneiderren Arráncame la vida filmetan eginiko antzezpenagatik.

Pablo Perelmanek zuzenduriko La lección de pintura filmaren errodajea bukatu berri du Txilen.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea