tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 57. Edizioa 2009  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > Pilar López de Ayala
Pilar López de Ayala
 

Pilar López de Ayala gaur egungo Espainiako emakumezko zinema aktore arrakastatsuenetako bat da. Zuzendari garrantzitsuenetako batzuek beren filmetako protagonista izateko aukeratu dute, eta ondorioz, hainbat sari irabazi ditu Pilar López de Ayalak.

Honako zuzendari hauentzat egin du lan: Rafael Monleón (El niño invisible, 1995); Josetxo San Mateo (Báilame el agua, 2000), honi esker Emakumezko Aktore Onenaren Saria irabazi zuen Toulouseko Zinema Jaialdian; Jaime Chávarri (Besos para todos, 2000), Aktore Berri Onenaren Goya sarirako izendatu zuten honekin; edo Vicente Aranda (Juana la Loca, 2001), azken honi esker Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen Donostia Zinemaldian, baita Emakumezko Aktore Onenaren Goya saria, Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Fotogramas saria eta Zinema Zuzendarien Elkarteko eta Aktoreen Elkarteko beste sari batzuk ere.

Adierazitako zuzendariez gain Montxo Armendárizekin ere lan egin zuen Obaba filmean 2005ean; lan horrekin inauguratu zuten urte horretako Donostia Zinemaldia eta bertan egindako antzezpenagatik Bigarren Mailako Aktore Onenaren Goya sarirako izendatu zuten. Agustín Díaz Yanes (Alatriste, 2006, eta Sólo quiero caminar, 2008), David Trueba (Bienvenido a casa, 2006), José Luis Guerin (En la ciudad de Sylvia, 2007) eta Emilio Martínez Lázarok (Las trece rosas, 2007) ere zuzendu dute. Egin duen lanik berriena Lope izan da, Andrucha Waddington zuzendariarena. Filma hurrengo urtean estreinatuko dutela aurreikusi dute.

Gaztelaniaz gain ingelesa eta frantsesa ere hitz egiten ditu, horrenbestez, nazioartean ere garatu ahal izan du bere karrera, honako film hauetan: The Bridge of San Luis Rey (Mary McGuckian, 2004) eta Comme les autres (Vincent Garenq, 2008).

Pilar López de Ayalak arrakasta izan du, halaber, telebistan, Al salir de clase, Vida y sainete, Menudo es mi padre eta Yo, una mujer telesailetan.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea