tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 57. Edizioa 2009  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > Samira Makhmalbaf
Samira Makhmalbaf
 

Samira Makhmalbaf zuzendari irandarrak Donostia Zinemaldiko Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen joan den urtean Two-legged Horse (Bi hankako zaldia) lanarekin.

Teheranen jaio zen 1980an eta zortzi urterekin bere aita Mohsen Makhmalbaf errealizadore irandar ezagunak zuzenduriko The Cyclist filmean parte hartu zuen.

Hamazazpi urterekin zuzendu zuen bere lehenengo film luzea, The Apple (Sagarra), eta Canneseko zinema jaialdian parte hartu zuen zuzendari gazteena izan zen. Jean-Luc Godard berak hainbat alditan zoriondu zuen bere lanagatik. Bi urtetan, The Apple nazioarteko 100 zinema jaialditan parte hartzera gonbidatu zuten eta 30 herrialdetan baino gehiagotan proiektatu zuten.

1999an, Samira Makhmalbafek bigarren film luzea egin zuen, The Blackboard (Arbela), Iran aldeko Kurdistanen. Canneseko Sail Ofizialean lehiatzeko aukeratu zuten 2000. urtean, eta Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen. The Blackboardek nazioarteko hainbat sari irabazi zituen halaber; horien artean, UNESCOren Federico Fellini ohorezko saria eta François Truffaut saria. Mundu osoan estreinatu zuten eta Frantzian bakarrik 200.000 pertsonak ikusi zuten.

11’09”01-September 11 filmaren hamaika pasarteetako bat zuzendu zuen. 2002an Veneziako jaialdian estreinatu zuten filmean honako zuzendari hauek ere parte hartu zuten, beste batzuen artean: Ken Loach, Shohei Imamura, Youssef Chahine eta Sean Penn.

Makhmalbafen hirugarren filma, At Five in the Afternoon (Arratsaldeko bostetan), Taliban erregimenaren ondoren Afganistanen errodatu zen lehenengoa izan zen. Canneseko jaialdian lehiatu zen 2003an, eta bigarren aldiz Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen.

2004an, The Guardian aldizkariak, munduko 40 zuzendari onenen artean jarri zuen Samira Makhmalbaf.

Irango gobernuak bere lurraldean errodatzeko baimena eman ez zionez, Samira Makhmalbafek bere azken filma, Two-legged Horse, Afganistanen egitea erabaki zuen. Errodajean bonba batek eztanda egin zuen eta sei pertsona larri zauritu zituen. Zailtasun ugari izan arren, Samirak ez zuen Afganistandik alde egin filma amaitu arte.

Zinema jaialdi entzutetsuetako epaimahaietako kide izan da, besteak beste Cannes, Venezia, Berlin, Locarno, Mosku eta Montreal.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea