Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 57. Edizioa 2009  > Sariak eta Epaimahaiak > Kutxa-Zuzendari Berriak Sariaren Epaimahaia > Lucile Hadzihalilovic
Lucile Hadzihalilovic

Donostia Zinemaldiko Zuzendari Berrien Saria jaso zuen 2004an Innocence filmagatik. Aurten, Kontrauhina sailean izango dugu lan hori. Lucile Hadzihalilovicek Artearen Historia ikasi zuen, eta geroago Zinema, Pariseko IDHEC eskolan.

La première mort de Nono (1987) film laburra idatzi, zuzendu, ekoitzi eta muntatu zuen, baita La bouche de Jean-Pierre (1996) erdimetrajea ere; azken horrek hainbat sari jaso zituen Avignon, Angers eta Amiens hirietako jaialdietan. 1998an Good Boys Use Condoms film laburra idatzi eta zuzendu zuen, eta 2004an lehenengo film luzea idatzi eta zuzendu zuen, Innocence. Donostian irabazitako sariaz gain, Innocence filmak honako beste hauek eskuratu ditu: Film Onenaren eta Argazkilaritza Onenaren Sariak Stockholmen, 2004an; Nazioarteko Kritikarien Saria eta Publikoarena Istanbulen, 2005ean; Film Onenaren Saria Neuchâteleko Zinema Fantastikoaren Jaialdian, 2005ean, eta Epaimahaiaren Sari Berezia Japoniako Yubari jaialdian, 2005ean hori ere.

Orain, prestakuntza fasean da haren hurrengo filma, Evolution. Lan berria Alanté Kavaïtérekin batera idatzi du eta koprodukzio franko-espainiarra da. Errodajea hurrengo urtearen hasieran hasiko dutela aurreikusi dute.

1990ean Lucile Hadzihalilovicek Les Cinémas de la Zone ekoizpen etxea ireki zuen Gaspar Noérekin batera, eta azken honen Carne (1991) erdimetrajea eta Seul contre tous (1998) film luzea muntatu ditu etxearekin.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones