Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 57. Edizioa 2009  > Sariak eta Epaimahaiak > Kutxa-Zuzendari Berriak Sariaren Epaimahaia > Daniel Hendler
Daniel Hendler

Daniel Hendler Montevideon (Uruguai) jaio zen 1976an. Antzerkigintzako ikasketak egin zituen Carlos Aguilera, Roberto Fontana, Roberto Jones eta Leo Maslíah-rekin, beste batzuen artean.

Acapara el 522 antzerki taldea sortu zuen eta honekin zenbait antzezlan idatzi eta zuzendu zituen. 2000. urtean Morosoli saria jaso zuen Uruguaien antzerkigintzaren arloan eginiko lanagatik.

Hainbat film luzetako protagonista izan da; beste batzuen artean, Juan Pablo Rebella eta Pablo Stoll zuzendarien 25 watts (Aktore Onenaren Saria 2001eko Buenos Aireseko Bafici jaialdian eta Uruguaiko Aktore Onenaren izendapena ACUren eskutik 2001ean); Damián Szifron zuzendariaren El fondo del mar (Aktore Onenaren Saria 2004ko Lleidako jaialdian); Juan Villegasen Sábado; Daniel Burmanen El abrazo partido (Aktore Onenaren Zilarrezko Hartza 2004ko Berlinalean); eta Gabriel Medinaren Los paranoicos (Aktore Onenaren Saria 2009ko Limako jaialdian).

2004an Toulouseko Rencontres Cinémas d’Amérique Latine sailak aktore gisa lan egin duen filmak proiektatu zituen.

Zenbait film labur zuzendu ditu, halaber; horien artean, Cuarto de hora, Uruguaiko Zinematekako Espacio Uruguay sailean hautatua, eta Perro perdido, Arauco Hernándezekin batera. Azken honek sariak irabazi zituen 2002ko Clermont Ferrandeko eta 2003ko Huescako jaialdietan.

Arte eszenikoen irakasle gisa lan egin du Uruguaiko Unibertsitate Katolikoan, Komunikazio karreran, eta Uruguaiko Hezkuntza eta Kultura Ministerioak antolaturiko tailerrak zuzendu ditu.

Duela gutxi Jean-Luc Lagarceren Apenas el fin del mundo lanean protagonista rola egin du, Daniel Burmanen El nido vacío filmaren gidoia idazten lagundu du eta Cabeça a premio laneko protagonista izan da Marco Riccarekin batera.

2009an gidoilari eta zuzendari gisa eginiko lehenengo film luzea errodatu du, Norberto, apenas tarde. Film honen gidoiak Carolina Fundazioaren beka lortu zuen, baita 2007ko FONA saria ere. Filma postprodukzio fasean dago orain eta aurtengo Donostia Zinemaldiko Zinema Eraikitzen sailerako aukeratu dute.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones