tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 57. Edizioa 2009  > Sariak eta Epaimahaiak > Zinema Eskolen Sariaren Epaimahaia > Lluís Miñarro
Lluís Miñarro
 

Lluís Miñarro ekoizle eta zuzendaria Bartzelonan jaio zen 1949an eta bere karrera profesionala publizitatearen arloan garatu zuen, 1995etik aurrera zinema ekoizpenean jardun ahal izateko, berak sorturiko Eddie Saeta SA enpresaren bitartez. Zinema kritikaria izan zen Destino eta Dirigido por aldizkarietan eta Arts eta Mirador zinekluben sortzaile, beste batzuekin batera.

Miñarrok zuzendari berrien izen onaren oinarriak jartzen lagundu eta egile zinemaren aldeko apustu garbia egin du. Ekoitzi dituen film luzeek Espainia ordezkatu dute nazioarteko zinema jaialdi garrantzitsuenetan: Cannes, Venezia, Berlin, Donostia, Locarno, Toronto, Karlovy Vary, New York, Buenos Aires, Shanghai. Hona hemen hark ekoitzitako lanak: Cosas que nunca te dije (Isabel Coixet, 1996), Fuente Álamo. La caricia del tiempo (Pablo García, 2001), Les mans buides (Marc Recha, 2003), Ar meno un quejío (Fernando de France, 2005), Honor de Cavalleria (Albert Serra, 2006), La silla (Julio D. Wallovits, 2006), Bolboreta, Mariposa, Papallona (Pablo García, 2007), La cáscara (Carlos Ameglio, 2007), En la ciudad de Sylvia (José Luis Guerin, 2007), Escuchando a Gabriel (José Enrique March, 2007), El cant dels ocells (Albert Serra, 2008), Liverpool (Lisandro Alonso, 2008), El somni (Christophe Farnarier, 2008) eta El brau blau (Daniel Villamediana, 2008).

Ekoizpen prozesuaren fase desberdinetan dauden bere hurrengo filmak honako hauek dira: José María de Orbek zuzenduriko Aita, Manoel de Oliveiraren O estranho caso de Angélica, eta Agustí Vilaren La mosquitera.

Bidaiari nekagaitza da eta Argentina eta Uruguaiko zinemagileekin ere egin ditu koprodukzioak. Epaimahaiko kide izan da Bartzelonako l'Alternativa jaialdietan eta Las Palmaseko 9. zinema jaialdian. Bestalde, hizlari gisa ere aritzen da Pompeu Fabra, Ramon Llull, Blanquerna eta Universitat Autònoma de Barcelona unibertsitateetan, Valentziako Generalitateko zinematekan eta Observatori de l’Audiovisualen, beste batzuen artean. Duela gutxi, Miñarroren lanaren atzera begirako bat egin dute Pariseko zinema jaialdian.

Ekoizle izateaz gain, aurtengo Donostia Zinemaldiko Made in Spain sailean emango duten Familystrip (2009) filma zuzendu eta Karlovy Varyn aurkeztu du. Blow Horn (2009) ere zuzendu eta Locarnon aurkeztu du.

Gaur egun European Film Academy-ko, Espainiako Arte eta Zinema Zientzien Akademiko eta Kataluniako Zinema Ekoizleen Elkarteko kide da, baita beste elkarte batzuetakoa ere.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea