"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gabon-gaua. Etxe bateko egongelan jostailuzko bi mundu bizi dira. Alde batean, Gabonetako zuhaitza, Bizar Zuriren eta bere elfoen bizitokia. Bestean, jaiotza, Errege Magoekin eta estalpeko gainerako iruditxoekin. Bi tradizioak Eguberriak ospatzeko prestatzen ari direla, bat batean, alarma... Bizar Zuriren trineoa desagertu egin da eta Jesus haurtxoa bahitu egin dute. Eguberriak arriskuan daude eta bi munduek elkarri botako diote errua; bitartean, benetako erruduna aske dabil.


