"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Hinkerort zorasune (Bosgarren zutabea) lanak Beiruteko auzo armeniar marjinal bateko etsipenaz eta doluaz hitz egingo digu narrazio alegoriko sorta baten bitartez. Izu une batean, Hragek aitaren pistola hartu eta etxetik alde egingo du. Aita semearen bila dabilen bitartean, biek aurkituko dituzte askatasun pertsonalerako bideak, ihesbiderik eskaintzen ez duen hiri batean.


