"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Abraham Kahn asfaltatu gabeko bide bateko arekan jaio zen, Silesiako izenik gabeko hiri batean. Judutar erratu honek XX. mendeko Europaren historia biziko du. Baroi Gorriari batu zitzaion, Nazioarteko Brigadekin borrokatu zen eta espaziora jaurti zuten. 100 negutan zehar, Abraham bizirik aterako da bost gerratatik, zenbait iraultzatatik eta hiru ezkontzatatik. Artxiboko materialarekin eginiko fotonobela honek kontinente baten historia kontatuko digu, gizon baten begien eta oroitzapenen bitartez.


