Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 58. Edizioa 2010  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > JOSE CORONADO
JOSE CORONADO
Sail Ofiziala Sariak Epaimahaia
 

Madrilen jaio zen 1957an. Aktore gisa 29 urterekin hasi zen, antzerkian hain zuzen, eta egin zuen lehenengo lana Federico García Lorcaren El público antzezlanean izan zen, Lluís Pasqualen zuzendaritzapean. Bere ibilbide profesionala beti egon da antzerkiarekin lotuta. Hona hemen egin dituen lanetako batzuk: Hécuba (Emilio Hernández), El gran mercado del mundo (Miguel Narros), La señorita Julia (Emilio Hernández), Algo en común (Paco Pino), La habitación azul (Mario Gas), Hamlet (Juan Diego Botto), Sombra de perro (Nancho Novo) eta Paseo romántico por la poesía española del s. XIX (Laia Ripoll), besteak beste.

Antzerkian lan ugari egiteaz gain, hogeita hamar bat filmetan parte hartu du, izen handiko zuzendariekin, esaterako Ricardo Franco, Antonio Mercero, Vicente Aranda, Mario Camus, Manuel Gómez-Pereira, Imanol Uribe, Gerardo Herrero, Ventura Pons, Carlos Saura –Goya en Burdeos, 1998–, Chus Gutiérrez –Poniente, 2002–, Manuel Iborra –La dama boba, 2005–, Manuel Gutiérrez Aragón –Todos estamos invitados, 2007–, Enrique Urbizu… Azken honekin egin ditu, bestalde, publikoak eta kritikak gehien goraipatu dituen lanak: La caja 507 (2001), La vida mancha (2002) eta No habrá paz para los malvados (2010) filmaren errodajea amaitu berri du.

Bestalde, zuzendari berriekin ere lan egin du, besteak beste, Eduard Cortés –La vida de nadie, 2001–, Miguel Courtois –Lobo, 2003–, Vicente Peñarrocha –Fuera del cuerpo, 2003–, Iñaki Dorronsoro –La distancia, 2005– eta Salvador García Calvorekin –Masala, 2006–.

Gainera, Jose Coronadok telebistan ere aritu da 20 urte luzez, eta horrek are gehiago sendotu du bere ospea. Espainian azken urteetan arrakasta handia izan duten zenbait telesailetako protagonista izan da, esaterako Brigada Central eta Hermanos de leche, baina Periodistas telesailean egin zuen rolak eman zion arrakasta eta ospe handiena (eta Zilarrezko Fotogramas saria). Telebistan egindako azken lana Acusados izan da, 2009an.

Bi aldiz izendatu dute Goya sarietarako, lehenengoa Carlos Sauraren Goya en Burdeos filmean eginiko antzezpenagatik eta bestea Enrique Urbizuren La caja 507 lanagatik. Azken honi esker, Zilarrezko Fotogramas sarirako ere izendatu zuten.

 
JOSE CORONADO. © A Villarrubia
JOSE CORONADO. © A Villarrubia

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea