Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 58. Edizioa 2010  > Sariak eta Epaimahaiak > Horizontes Sariaren Epaimahaia > SEBASTIÁN CORDERO
SEBASTIÁN CORDERO
Presidentea
 

Ekuadortar zinemagilea Quiton jaio zen, 1972ko maiatzaren 23an. Haurtzaroa Ekuadorren igaro zuen eta nerabezaroa Parisen. Zinemako gidoilari ikasketak egin zituen Los Angeleseko USC (University of Southern California) unibertsitatean.

1995ean Ekuadorrera itzuli zen ia zinemarik ez dagoen herrialde horretan film luze bat egiteko ideiarekin. Ratas, ratones, rateros (bere opera prima) Veneziako Selekzio Ofizialaren barruan estreinatu zuten 1999an. Lehen lan honek 50 zinema jaialditan baino gehiagotan parte hartu zuen eta 12 sari baino gehiago irabazi zituen nazioartean. Ekuadorren gertakari sozial eta kultural izugarria izan zen eta sei hilabetez egon zen zinema aretoetan ikusgai.

Zuzendariaren hurrengo lanak, Crónicas (Ekuador eta Mexikoren arteko koprodukzioa), Sundance/NHK International Filmmakers Award saria irabazi zuen. Bigarren film hori Canneseko zinema jaialdiko Un Certain Regard atalean estreinatu zuten 2004an. Ondoren, nazioarteko hainbat zinema jaialditan parte hartu zuen (Toronto, Donostia, Sundance eta Rotterdam, besteak beste), eta sari ugari irabazi zituen.

Donostian, zehazki, Horizontes Latinos sailean lehiatu zen eta Damián Alcázar aktoreak aipamen berezia eskuratu zuen hari esker. Crónicas AEBetako, Mexikoko eta Europa eta Asiako hainbat herrialdetako areto komertzialetan ere estreinatu zuten.

2008an Rabia idatzi eta zuzendu zuen Espainian eta Torontoko zinema jaialdian estreinatu zuten 2009 amaieran; Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen Tokioko zinema jaialdian, Zuzendari Onenaren, Argazkilaritza Onenaren eta Antzezpen Onenaren sariak Guadalajaran, eta Film, Argazkilaritza eta Bigarren Mailako Antzezpen Onenaren sariak Malagako Espainiar Zinemaren jaialdian. Europako hainbat herrialdetako areto komertzialetan estreinatu zuten eta Latinoamerikan 2010ean estreinatuko dela aurreikusi dute.

Gaur egun, Ekuador eta Kolonbiaren arteko koprodukzioa den Pescador bere laugarren filmaren postprodukzio lanetan dago murgilduta.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea