Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 58. Edizioa 2010  > Sariak eta Epaimahaiak > Kutxa-Zuzendari Berriak Sariaren Epaimahaia > HANS PETTER MOLAND
HANS PETTER MOLAND
Presidentea
 


Nire bigarren film luzea, Zero Kelvin, Donostia Zinemaldian izan zen. Harro nengoen lehiaketan parte hartzeko hautatu nindutelako, eta aldi berean, ilusioz beteta. Lehenengo gauean, kasualitatez, autografo bat eskatu zidaten, eta hura sinatu bezain laster, 50 pertsona etorri ziren abailan poliziaren hesiaren gainetik; agian inoiz entzun ez zuten zerbait galtzeko beldur zirelako. Ilarako azkena 8 edo 9 urteko neskatila zen, baina papera eta boligrafoa aurrean jarri ordez, bere indar guztiarekin heldu zituen eta galdetu zidan: Eta zu, nor zara? Neska azkarra benetan. Ni ez nintzen inor. Hamabi ordu geroago, nire filmeko protagonista (hura ere ez zen inor) eta ni ezkutuan joan ginen gauerdiaren ondoren hasten zen nire filmaren proiekziora. Bete-beteta zegoen aretoa eta ez zen inor irten amaitu aurretik. Bukaeran, jendeak txalotu eta goraipatu egin zuen filma, eta irteterakoan ere pelikula zuten hizketagai. Gure filma! Momentu itzela izan zen guretzat. Gure filmak aurre egin berri zion nazioarteko publikoari.

Sarritan amesten dut nire itsasontzian Kontxako Badian sartzearekin; seguruenik, Zinemaldiko Sail Ofizialean filma onartzea baino zailagoa da. Baina bi ahaleginek dute beren saria. Badian sartzeko gai bazara, Europako hiri ederrenetako bat izango duzu zain. Eta lehiaketan zure film bat onartzeko adina zorte baduzu, badakizu zinemara gauerdian joateko gai den publiko arras zinemazalea izango dela hura ikusten.

Arrakasta duten film gehienek porrotak, sufrimendua, etsipena eta zalantzak dituzte atzean. Iluntasunetik atera eta film berri bat aurkezten dugun denbora-tarte labur horiek kenduta, munduarentzat guztiz ezezagunak izan ohi gara. Gure proiektuen akatsak zuzentzeko egiten dugu lan, hori da gure bizitza, eta proiektu handiak finantzaketarik gabe geratzeak dakartzan desengainuak jasan behar izaten ditugu. Munduko inongo estreinaldik ez du konpentsatzen film bat egiteak daukan lana. Saria, batez ere, aktoreekin eta talde teknikoko kideekin egiten dugun eguneroko lana da. Sarritan, harreman horiek azalekoak direla pentsatzen du jendeak, baina ni ez nago ados; baldintza horietan, presioak eta premiak bultzatuta, azkar egiten dira lagunak, eta normalean, beste baldintza batzuetan urtetan lortuko ez genituzkeen konplizitate eta konfiantza mailak lortzen dira.

Zinema bere buruaz harago doan zerbait egiteko prest dagoen jende eskuzabalak egiten du, bere lanarekin gauza magikoak sortzeko esperantzarekin. Egunero aritzen gara horrela, urtebeteren edo biren buruan, filma mundura irteteko prest dagoen arte.

Hans Petter Moland


A Somewhat Gentle Man (2010) Publikoaren Saria Berlinen; Comrade Pedersen (2006), Zuzendari Onenarena Montrealen; The Beautiful Country (2004) Berlineko Sail Ofiziala; Aberdeen (1999), Stellan Skarsgård Aktore Onenaren Sarirako hautagaia Europako Zinemaren Sarietan / Karlovy Varyko jaialdian, Aktore Onenaren Saria Ian Hart; Zero Kelvin (1995) Epaimahaiaren Sari Berezia Donostian eta “Sukar izoztua” atzera begirakoaren zati, 2007an; The Last Lieutenant (1993) Aktore Onena (Espen Skjønberg) Norvegiako Amanda sarietan.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea