"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Suntsitutako familia batetik ihes egiteko ahaleginetan, Juanek auto-istripua izango du hamasei urterekin. Autoa konpondu nahian hiria zeharkatzen ari dela, giro absurdu eta txundigarrian bizi diren hiru pertsona ezagutuko ditu; horiei esker, heriotza zer-nolako gertakari natural eta ulertezina den konprenituko du.
Lake Tahoe 2008ko Donostia Zinemaldiaren Zabaltegi-Perlak sailean eman zuten.



