tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 59. Edizioa 2011  > Sailak eta filmak
El lugar más pequeño / The Tiniest Place
4 + 1: Mexikoko zinema garaikidea
EL LUGAR MÁS PEQUEÑO
Foto: SSIFF
Tatiana Huezo
Foto: Montse Castillo
Tatiana Huezo
Foto: Gorka Bravo
Tatiana Huezo
Foto: Montse Castillo

Gerra zibil latz batek astindutako El Salvadorreko herrixka batean girotutako dokumentala, bertako familia-talde baten bizimodua kontatzen duena. Tankera horretako sarraskia bizi ostean, gizakiak jaikitzeko, berreraikitzeko eta berriro bizitzari ekiteko zer-nolako gaitasuna duen erakusten du filmak. Erabat suntsitu ostean, biztanleen kemenari esker altxatutako herri honetako biztanleek minarekin bizi izaten ikasi dute. Kontakizun honek, era berean, herritarrek beren lurrari eta jendeari dioten maitasuna erakutsiko digu. Salvadorreko mendi artean gelditutako herrixka, oihanean galdurik eta hezetasunez blai.
BIOGRAFIA
Tatiana Huezo San Salvadorren jaio zen 1972ean. Lau urterekin Mexiko Hirira iritsi zen, eta bertan bizi izan zen harik eta Mexikoko Zinematografiako Trebakuntza Zentroan unibertsitate ikasketak amaitu zituen arte. Kulturarako eta Arteetarako Mexikoko Funtsaren bekadun izan zen. 2004tik 2006ra bitartean Bartzelonan bizi izan zen, eta Pompeu Fabra Unibertsitateko Sormenezko Dokumentalgintza masterra egin zuen. Hainbat fikziozko film eta dokumental labur zuzendu ditu; esaterako, Tiempo cáustico (1998), El ombligo del mundo (2001) eta Retrato de familia (2008). El lugar más pequeño bere lehendabiziko dokumental luzea da.
FITXA
Zuzendaria
Tatiana Huezo
Gidoia
Tatiana Huezo
Ekoizpena
Nicolás Celis Centro de Capacitación Cinematográfica Calzada de Tlalpán 1670 Col. Country Club CP 04220 México, D.F. Tel 52 55 41 55 00 90 ext 1813 boris@elccc.com.mx
Argazkia
Ernesto Pardo
Muntaketa
Paulina del Paso, Tatiana Huezo, Lucrecia Martel
Musika
Leonardo Heiblum, Jacobo Lieberman
Iraupena
104 m.
Herrialdea
Mexiko
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea