"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Dino katuak bi etxe ditu. Egunez Zoérekin bizi da; Jeanne polizia-komisarioaren alaba bakarrarekin, alegia. Gauez, ostera, Parisko teilatuetan ibiltzen da Nico lapur zailduarekin. Jeannek ezin du gehiago. Batetik, Dinoren lagun izukaitzaren indarrak neurrira ekarri beharko ditu, hainbatetan bitxiak lapurtzen aritua baita. Horrez gain, Nairobiko Kolosoa zaindu beharko du, Víctor Costak eskuratu nahi duen estatua ikaragarria. Víctor Costa erabateko gizakaltea da, aurretik poliziakide bat garbitua; hain zuzen, Jeannen senar zena, Zoéren aita. Aita hil zenetik, neska erabat mutu geratu zen. Zoék Costa eta bere gaizkile-taldea harrapatzen dituenean hasiko dira gertakariak.


