"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Geneviève 17 urteko neskatila da, eta bere amak aterki-denda bat dauka. Guy hogei urteko mekanikariarekin maiteminduta dago. Ezkondu egin nahi dute, baina Genevièveren amak ez du harremana onesten. Guyk bi urtez Aljeriara joan beharko du, soldaduska egitera. Haurdun eta Guyren berri handirik gabe, Roland Cassard diamante-merkatari aberatsarekin ezkontzeko konbentzituko du amak.
Film honek Canneseko zinema-jaialdiko Urrezko Palmorria lortu zuen 1964an.


