"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zirku bateko tximuak uluka ari dira kaiola barruan. Kanpoaldean, berriz, gizakiak beste zirku batean dabiltza elkar akabatzen: Espainiako Gerra Zibilean, hain zuzen. Milizianoek zirkuko pailazo ergela indarrez errekrutatuko dute, eta, mozorroa kendu gabe, sekulako sarraskia egingo du nazionalen bandoan, matxetea hartuta. Handik urte askora, Francoren diktadura garaian, pailazo milizianoaren seme Javier lan bila arituko da; zirku batean pailazo triste gisa aritzeko, hain zuzen. Hala, egun batez, bazterreko pertsona-talde batekin elkartuko da: bala-gizon bat, elefante-hezle bat edota elkarrekin gaizki konpontzen den txakur-hezle bikote bat.


