"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Emakume bat Frantziara joango da bere senargaiaren bila. Harremana galdurik dute ia, eta mutila Venezia aldera joana dela jakingo du. Veneziara doala, gas-maskara batekin estalitako gizon batek bortxatuko du trenean, eta, gainera, ekipajea lapurtuko dio. Bertan ere mutil-lagunaren arrastorik ez dagoela ikusirik, emakumea batetik bestera abiatuko da Europan, bortxatzailea atzetik duela. Banaka-banaka, lapurtutako gauza guztiak itzuliko dizkio.


