"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Elisabet eta Alfontso neba-arrebak zoriontsu bizi dira Arévalon, beren ama Elisabet Portugalgoarekin, Joan II.a Gaztelakoaren alargunarekin. Baina, egun zorigaiztoko batean, indarrez eramango dituzte Segoviako gortera Henrike IV.a osabak aginduta, azken horren emazte Joana Avisekoa haurdun baitago. Irrikatutako haurdunaldia, inondik ere; ondorerik gabe urteak eman ostean, erregea inpotente ote zen zurrumurruak hasita baitzeuden. Elisabet eta Alfontso erreginaren zaintzapean geratuko dira, mespretxatu egingo baditu ere. Baina aldi berean beldurra ere izango die, Elisabet eta Alfontso espero duen alabaren etorkizunarentzako mehatxu direla irudituko baitzaio.


