"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Carrière, 250 metros maitasunez eta nostalgiaz betetako filma da, bizitzako istorioekin berriro bat egiten duena. Jean-Claude Carrière idazle, gidoilari, kritikari, bidaiari, mistiko, ipuin-kontalari, senar eta aita ospetsu izan zen. Bere alabekin bizitza partekatzeko modurik onena topatzen ari da: Kiara, sei urtekoa, eta Iris, berrogeita zortzikoa. Halako batean, bizitza laburbiltzeko erabakia hartuko du. Carrière Luis Buñuelen kolaboratzaile leial izan zen, zinemarako ehun gidoi baino gehiago idatzi zituen, eta duela gutxi Espainiako Letren eta Arteen Ordenarekin saritu zuten. Dokumental honek haren berri ematen digu.


