"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Aljeria, 1920ko hamarkada. Sfar errabinoa arazoz gainezka dabil: bere alaba nerabezarora iristen ari da, eta, gainera, loroak harrapatzen ibiltzen den katua hizketan hasi zaio! Errusia aldetik kutxa bat iristen zaionean gauzak are gehiago nahastuko dira. Barruan, onenak emandako margolari bat agertuko da; Afrikako tribu ostendu baten eta haien hiri mitikoaren bila hasiko da margolaria. Hiria existitzen dela buruan sartuta, berebiziko abenturak hasiko ditu. Eta halaxe abiatuko da, errabinoa, katua, jeke arabiar zahar eta jakitun bat eta aberaski errusiar xelebre bat bizkarrean hartuta.


