"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Martin Scorsese Oscar saridun zinemagilearen dokumental honek George Harrison du ardatz, 1943an jaio zenetik 2001ean hil bitarte. Argitaratu gabeko irudiak eta grabaketak biltzen ditu. Beatles taldean emandako urte zoroak, bakarlari gisa izandako gorabeherak? Guztia ere bizitza pribatuko gazi-gozoz zipriztinduta. Harrisonek toki askotara bidaiatu eta mundu osoa ezagutu zuen, eta gehienek amestu baino egin ezin duten ospea eskuratu zuen. Epika albo batera utzita, dokumentala erabat pertsonala da. Paul McCartney, Eric Clapton, Yoko Ono, Olivia Harrison eta tankerako beste hainbat pertsona luze-zabal arituko dira Harrisonez, eta harekin bizi izandakoak gogoratuko dituzte.


