"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Pinku Eiga izenez ezagutzen da Japonian batez ere 60ko eta 70eko hamarkadetan ekoitzitako zinema erotikoa. Pelikulok muturreko pasio- eta indarkeria-istorioak izaten dituzte beti. Kontsumo-zinema honen proposamen zoroak kultu-objektu bilakatu dira zinemazale bitxien eta sailkaezinen artean. "Pinku Eiga gauean" genero honetako maisuen bi film klasiko emango dira.
Tokio, 1923. Lady Minakok pentsio kaskar bat dauka, eta pertsona xelebreek hartzen dute bertan ostatu. Horietako bat, Goda, ganbaran egoten da egun osoan gainerako maizterrei begira, sabaian egin dituen zuloetatik. Egun batez, Lady Minakok maizterretako bat nola garbitzen duen ikusiko du. Etxekoandrearekin obsesionaturik, beste hilketa bat egingo du, Lady Minakori bere arima bikia dela ikusarazteko.



