"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Alemaniar gazte bat Afrikako herrialde batean dabil bidaian. Ibai baten ondoan, arrantzale zahar bat ezagutuko du, eta bere egurrezko ontzian lurralde landugabeetara eramango du. Hurrengo goizean, delta baten erdian bakarrik esnatuko da. Eta hortxe hasiko da pertsonaiaren barne-borroka, heriotzaren, beldurren eta kanpoko munduaren pertzepzioaren aurka. Hiru egunez noraezean ibili ostean, erabat isolatutako herrixka batera iritsiko da, zibilizaziotik urrun. Baina odisea ez da hor amaituko.


